Kaixo! Irati naiz. Txikitatik, adin ezberdinetako haurrekin lan egitea eta haien ikaskuntza prozesuan laguntzea, amestu izan dut.
Nire ametsa betetzeko asmoz eta metodologia tradizionalean oinarritzen den hezkuntza baten ondorioak jasan ondoren, Pedagogia ikastea aukera egokia izango zela erabaki nuen.
Gaur egun, beti amestutako lanean aritzeko aukera daukat, eta nire prestakuntza eta esperientziari esker, barneraturiko ezagutza guztiak ikasle bakoitzarengan aplikatu ditzaket, ikasle bakoitzaren behar eta ezaugarrietara egokituz, izan ere, hauek ikaskuntzaren protagonista nagusiak baidira.
Mila esker nigan konfiantza izateagatik eta amets hau egia bihurtzen ahalbidetzeagatik. Hezkuntza komunitate osoaren artean, etorkizuneko ikasleen bizitzarako behar duten tresna, baliabide eta ahalbideak eskainiko dizkiegu, ikaskuntza esanguratsu eta kalitatezko bat eskainiz.