Kaixo! Irati naiz. Txikitatik, adin ezberdinetako haurrekin lan egitea eta haien ikaskuntza prozesuan laguntzea, amestu izan dut. Nire ametsa betetzeko asmoz eta metodologia tradizionalean oinarritzen den hezkuntza baten ondorioak jasan ondoren, Pedagogia ikastea aukera egokia izango zela erabaki nuen.
Pausokan, ikasgaiei eta ikasteari zentzua eman ahal izateko, ikaslearen motibazioan, ikasteko gogoan, hausnarketan, jolasean eta autoestimuan oinarritutako ikaskuntza sustatzen da.