Pausokan, ikasgaiei eta ikasteari zentzua eman ahal izateko, ikaslearen motibazioan, ikasteko gogoan, hausnarketan, jolasean eta autoestimuan oinarritutako ikaskuntza sustatzen da.

Ikaskuntza esanguratsua eta pertsonala errazten duen berezko metodologiarekin lan egiten dugu, ikasle bakoitzaren erritmoa, gaitasunak eta garapena errespetatuz. Honen oinarri nagusia giro hurbila eta atsegina sortzea da, hau da, konfiantzazko giroa beti ere arauak errespetatuz eta profesionalki jokatuz.

Nola egiten dugu lan?

Agenda egunero berrikusi

Karpetak eta koadernoak antolatu eta eguneratu

Ikaskuntza prozesurako tresna eta teknikak eskaini (fitxak, eskemak eta abar)

Ikasle bakoitzaren egoera emozionala eta afektiboa baloratu

Etengabeko komunikazioa familiarekin edo legezko tutorearekin

Ikasleak, motibatuta egotea funtsezkoa da, horregatik, Pausokan, errefortzu positiboari garrantzi handia ematen diogu. 

Akademia honetan, ikasleak euren ikaskuntzaren protagonistak direla ez dugu inoiz ahaztuko. 


info@akademiapausoka.com

Vitoria-Gasteiz
Av. de Bruselas, 3, bajo

696298591